Itsas hazkuntzen eta hezkuntza kontinentalen batzorde nazional aholkulariek onetsi egin dute Espainiako akuikulturaren urte anitzeko plan estrategikoa (2014-2020). Horren helburu nagusia da Europar Batasunean etorkizuneko jardueratzat jotzen den sektorea zabaltzen eta indartzen laguntzea.

Egungo egoeraren eta sektore horretako hazkunde-ikuspegiaren azterketa oinarri hartuta, Planak ezarri egiten ditu uretako jardueraren garapen ordenatua eta iraunkorra babesteko jarraitu beharreko zuzentarau eta jarduera estrategikoak. Planak 4 helburu estrategiko ditu, eta horiek 8 lerro eta 37 ekintza estrategikoren bidez azaltzen dira. Horiek guztiak martxan jartzea berebizikotzat jotzen da, datozen urteotan akuikulturari bultzada berri bat emateko.

Planaren helburu estrategikoetako bat da Akuikulturaren lehiakortasuna sendotzea. Horretarako, animalien osasuna eta ongizatea bultzatuko da eta I+G+b-a, prestakuntza eta ingurumen-alderdiak indartuko dira. Helburu horretara bideratuko da Planaren aurrekontu osoaren erdia baino gehiago (% 52). Guztira 81.812.950 € dira.

Planaren beste helburu batzuen ardatza dira espazioaren planifikazioa eta kokagune berriak hautatzea, lege- eta administrazio-esparrua soiltzea edo uretako sektorea merkaturatzeari, eraldatzeari eta nazioartekotzeari lotutako alderdiak sustatzea.

Plana Autonomia-erkidegoen parte-hartzearekin garatu da. Ekoizpen-sektorearekin batera, jarduera horren kontsolidazioaren azken arduradunak dira. Hori dela eta, planaren eranskin gisa jaso dira autonomia-erkidego bakoitzean eginiko eta onetsitako planifikazio estrategikoak.

Plan estrategikoa 2014-2020

Planifikazio estrategiko autonomikoak