AESANek onartu berri du “Xehekako eta akuikulturako establezimenduentzako jardunbide higieniko egokien gida” Arrainen eta Izoztutako Produktuen Txikizkako Enpresarien Elkarte Probintzialen Federazio Nazionalak (FEDEPESCA) proposatu ondoren.

Gida hori balidatzeko kontuan izan da “Higieneko jardunbide egokien gida nazionalak egin eta aztertzeko eta AAKPK sistemako printzipioak ezartzeko jarraitu beharreko prozedura” eta sektore txikizkariari oinarrizko informazioa ematea du xede, establezimenduetan AAKPK autokontrol sistema ezar dezaten, instalazioen eta jardueraren dimentsioen arabera.

Gida hau borondatezkoa da eta higiene arloko araudia errazago ezartzeko erabili daiteke, baita arrandegietan merkaturatzen diren produktuen elikadura-segurtasuna bermatzeko ere.

Argitalpenaren puntu hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Arrantza sektoreko elikadura-arriskuei aurre egiteko atala, hala nola Anisakisa eta histamina.
  • Ontziratu gabe dauden eta kontsumitzaileak eskatuta ontziratutako arrantzako produktu eta produktu akuikola FRESKOEN informazio-etiketa ereduak.