Elikagaien Segurtasuneko Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) triptiko bat argitaratu du. Triptikoan hainbat galdera ageri dira, hain zuzen ere, merkurioaren kutsadurari dagokionez, arrain kontsumoaren inguruan kontsumitzaileek euren buruari egiten dizkiotenak. Hamar galdera sinpleren bidez, erantzuna ematen zaie zenbait zalantzari, besteak beste, haurdunen, edoskitzaroan dauden emakumeen edo haurtxoen arrain kontsumoaren inguruko zalantzei edo ezpatarrainaren, marrazoaren, latako hegalaburraren, arrain olioaren, krustazeoen eta moluskuen kontsumoaren ingurukoei.

Zientzia arloko azken ezagutzetan oinarrituta, Agentziak gomendatzen die haurdunei eta haurrei astean 2-3 anoa arrain, edozein mota, kontsumitu behar dutela. Nolanahi ere, perka kontsumitzen badute, ez da komenigarria beste arrain mota batzuk kontsumitzea aste horretan. Marrazo edo ezpatarraina kontsumituz gero, hamabost egunean ezin da beste arrain motarik kontsumitu. Herritarrentzat, oro har, gomendio horiek askoz ere arinagoak dira.

Artikulu osoa