FAOk akuikultura-ustiategiei zuzendutako infografia bat argitaratu du, antimikrobianoen erabilera arduratsu eta zentzudunarekin lotutako mezu gakoak biltzen dituena. Argitalpenaren asmoa da elikagaien bidez transmititutako antimikrobianoekiko erresistentziaren hedapena galarazi eta eteten laguntzea.


Argitalpen horren bidez, akuikultura eta ekoizpen urtarreko sistemak seguru, osasungarri eta jasangarri mantendu nahi dira. Horretarako, honako jardunbide egoki hauek identifikatzen ditu:

Arrainen osasuna mantentzea, antimikrobianoak erabiltzeko premia murrizteko:

  • Aukeratu osasuntsu dauden arrainkumeak, patogenorik gabekoak.
  • Populazio-dentsitate egokia mantendu.
  • Mantendu ura garbi eta oxigeno-maila egokiarekin.
  • Kalitatezko elikagaiak erabili eta pentsua toki lehor batean biltegiratu.
  • Ustiategian biosegurtasun-plan bat ezarri, instalazio garbiak bermatuz.

Gaixotasunak hedatzea prebenitzea:

  • Gaixorik dauden animaliak bereizi eta ezohiko heriotza-tasen berri eman.
  • Sareak, tangak, botak eta ekipoak maiz desinfektatu.
  • Bisitarien sarbidea mugatu, eta sartu aurretik oinetakoak garbitu eta babes-jantziak erabili.
  • Txertoa jarri txertoak eskuragarri daudenean.
  • Gaixotasunak hedatu ahal dituzten hegaztiak, izurriteak eta animalia basatiak urrun mantendu.

Behar direnean antimikrobiankoak arduraz erabiltzea:

  • Antimikrobianoak animalia gaixoak tratatzeko bakarrik erabili, animalien segurtasunerako profesionalen gomendioen arabera.
  • Antimikrobianoak erabili gaixotasunak prebenitzeko, baldin eta animalien osasuneko profesionalek hala gomendatzen badute.
  • Antimikrobianoen erabilera pixkanaka kendu, hazkuntza estimulatzeko.

Tratamenduen jarraibideei jarraitzea:

  • Antimikrobianoak dosiari, emateko bideari eta tratamenduaren erabilerari buruzko jarraibideak errespetatuz eman.
  • Itxaronaldiak errespetatu, azken produktuetan hondarrak egotea saihesteko.

Ingurumena eta elikagaien segurtasuna babestea:

  • Gehiegi elikatzea saihestu, ura kutsatzea eta alga kaltegarriak ugaritzea saihesteko.
  • Arrain hilak behar bezala kendu.
  • Ur-ibilgu naturaletara garraio-urik eta ur efluenterik ez isurtzea.
  • Hondakin-uren tratamenduari buruzko ingurumen-jarraibideei jarraitzea.