Itsas Haztegiei buruzko Aholku Batzorde Nazionalak (JACUMAR) Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua argitaratu berri du. Gidaliburu horretan, lege-esparrua aztertzen da, sektore horretako gaixotasun garrantzitsuenak azpimarratzen dira, diagnostikoa egiteko metodoak zehazten dira eta osasun-arloko zaintza-programak egiteko aholkuak ematen dira.

Gidaliburu hori Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuak (IRTA) gidatutako proiektu baten emaitza da. Ikerketa horretan hainbat ikertzailek hartu dute parte; besteak beste, Zaragozako Unibertsitatekoek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoek eta Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen Ministerioko (MARM) Arrain eta Moluskuen Gaixotasunei buruzko Erreferentziazko Laborategietakoek. Horiez gain, Andaluzia, Galizia, Kanariak eta Murtzia autonomia-erkidegoek ere hartu dute parte.

Azterlanean parte hartu duten adituek identifikatu egin dituzte gure lurraldean sartuz gero akuikulturan (kontinentala zein itsasokoa) izugarrizko eragina izango luketen patogenoak. Halaber, adostu egin dituzte diagnostikatzeko metodoak zein zaintza epidemiologikorako prozedurak, patogeno horiek hobeto atzemateko eta kontrolatzeko.

Azterlanak agerian utzi du son Aphanomyces invadens, karparen udako Viremia , Koi herpesbirusa eta Nekrosi hematopoietiko infekziosoa direla Espainiako arrain-ustiapenean arrisku handiena eragiten duten agente biologikoak. Moluskuei dagokienez, berriz, arazo gehien sortzen dituzten agenteak Haplosporidium nelsoni, Nocardia crassostreae, Iridobirusa eta Herpesbirusa dira.

Gidaliburu hau ezinbesteko tresna da, batetik, Europar Batasunak animalientzat zein akuikultura-produktuentzat ezarritako baldintza zoosanitarioak betetzeko eta, bestetik, gure ustiategiak kaltetu litzaketen gaixotasunen presentzia ekiditeko. Horrela, Espainiako arrain-sektorearen produktibitatea eta kalitatea hobetuko lirateke.

Era berean, gidaliburuak aukera emango die erakunde nazionalei zein autonomikoei gaur egungo lege-esparruan uraren osasun-programak abiarazteko beharrezkoak diren tresnak eta irizpide teknikoak izateko.

Gida