Akuikulturak metodologia eraginkorrak eta ziurrak behar ditu produktibitatea eta merkaturatzen diren produktuen kalitatea areagotzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ingurune urtarreko ingurumenaren narriadura murrizteko aukera ematen duten alternatibak garatzea eta arrainen gaixotasunak kontrolatzea. Hori guztia aplikatzea erraza eta ekonomikoki errentagarria izan beharko da.

Akuikulturan probiotikoak erabiltzeak etorkizun handia dauka, baina jarduera onuragarria izango da eraginkortasuna mugatu dezaketen hainbat faktoreren arabera. Berariazko aplikazio bakoitzean erabili beharreko probiotikoak aukeratzerakoan, irizpide oso zorrotzak erabili behar dira bilatzen den eragina lortu ahal izateko.

Probiotikoen erabilera praktikoa areagotu ahal izango da esparru honetan ikerketa gehiago egiten den heinean eta, horri esker, produktibitatea eta akuikulturako arrainaren kalitatea hobetuko da.

AZTI-Teknaliako ikertzaileek azterlan bat argitaratu berri dute. Bertan, probiotikoen erabileraren ustezko onurak eta akuikulturan erabiltzearekin loturiko problematika aztertzen dituzte.

Informazio gehiago