Argitaratu egin dute 578/2014 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, elikagaietarako animaliak animalia-jatorriko zenbait pentsurekin elikatzeari buruzko Europar Batasuneko araua Espainian aplikatzeko xedapenak ematen dituena.

Halatan, estatuko legedian sartzen dira Europako azken xedapenak. Horiek ahalbidetu egiten dute berriz erabiltzea eraldatutako animalia-proteinak (hausnarkariak ez diren animalienak) eta horrelakoak dituzten pentsuak berriz erabiltzea akuikulturan, animaliak elikatzeko.

Araudi berriak ezartzen du zein jarduera gauzatu behar den arautu beharreko produktuak bildu, garraiatu eta eraldatzean. Horrela, ekidin egiten da hausnarkarien proteinekin kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua.

Horrez gain, ezarri egiten dira eraldatutako animalia-proteinen eta horrelakoak dituzten pentsu konposatuen aldian behingo laginketei eta azterketei buruzko berariazko irizpideak.

Debekua kentzeak ez dio eragiten akuikulturakoak ez diren elikagaietarako animalien elikadurari; izan ere, arauak ez du bere baitan hartzen dauden debekuak kentzea, baina arautu egiten du Espainian akuikulturakoak ez diren elikagaietarako animalien elikaduran baimenduta dauden animalia-jatorriko produktuen erabilera, Europako Araudiak biltzen duena.

578/2014 Errege Dekretua