Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan Akuikulturako arrainak hausnarkarienak ez diren prozesatutako animalia-proteinen bidez (PAP) elikatu ahal izango dira, datorren ekainaren 1etik aurrera.

Hori ezartzen du 56/2013 Araudiak, beste honen I. eta IV. eranskinak aldarazten dituenak: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 999/2001 Araudia (EE), entzefalopatia espongiforme transmitigarri jakin batzuk saihesteko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko xedapenak ezartzen dituena.

Araudi berria orain dela gutxi argitaratu da. PAPak akuikulturan erabili ahal izateko, zenbait betekizun bete beharko dira produktu horiek biltzean, garraiatzean eta eraldatzean, hausnarkarien proteinekin edozein kutsadura gurutzatu saihesteko.

Gainera, aldian behingo laginketak eta analisiak egin beharko dira eraldatutako animalia-proteinekin eta horiek dituzten pentsu konposatuekin, egiaztatze aldera ez dela kutsadura gurutzaturik gertatu hausnarkarien proteinekin.

Jarraitu beharreko beste betekizun nagusietako bat da kanibalismo ezaren printzipioa; hots, PAPek ezin izango dute eduki espezie bereko arrain-haztegietako arrainen gorpu hondakinik edo zatirik.

56/2013 Araudia