Animalien Ongizatearen Batzorde Britainiarrak (FAWC) iritzi bat eman du akuikulturako arrainen ongizateari buruz. Horren bidez egiaztatu du azken urteotan hobetu egin direla akuikultura-ustiategi askoren diseinua eta kudeaketa, nahiz eta uste duten esparru horretan oraindik ere erronka asko dagoela.

Batzordeak gaixotasunak eta parasitoak jo ditu arrainen ongizatearen arazo nagusitzat, eta operatzaileei eskatu die espezie berriak hazi aurretik, azterlan pilotuak egiteko, honako hauek ebaluatze aldera: biologia, gaixotasunaren aurreko minberatasuna, arrainen jokamoldea eta arrainen ongizatea bermatzea.

Batzorde honek emandako aholku nagusien artean honako hauek daude:

  • Beharrezkoa da funts juridiko argia izatea, oinarrizko betekizunak ezartzeko arrain-haztegietako arrain-espezie guztietan.
  • Ikuskaritzak martxan jartzea, animalien ongizatea zaintzen eta aplikatzen dela berrikusteko.
  • Arrainen beharrizan zehatzei buruzko ikerketa areagotzea, ezagutza-oinarria emateko, araudia ezarri ahal izateko.
  • Kanpoko ikerketen emaitzak argitaratzea, baita arrainen osasunaren arloan eskarmentua duten albaitarien aurkikuntzenak ere.
  • Animalien ongizatearen jardunbideen kodeak berrikustea eta eguneratzea, bidezko zientzia-informazioa eskueran dagoenean.
  • Ingurumen-parametroak ulertzea eta horien zein horiek ongizatean duten eraginaren jarraipena egitea.
  • Lan proaktiboagoa egitea, gaixotasun berriak agertzeko aukera murrizteko.
  • Sendagaien erabilgarritasuna berrikustea, arrain-haztegietako gaixotasun eta parasitoen tratamenduetarako.
  • Albaitaritza-tratamenduak norbanako gaixoetara bideratzea, eta taldeko tratamenduak saihestea.
  • Kontingentzia-planak ezartzea abeletxe urtar guztietan, klimak, kutsadurak, harraparitzak eta abarrek eragindako arriskuak saihesteko edo horiei aurre egiteko.

FAWCren iritzia