Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak gizakietan sorrarazten dituen patologien gaineko azken ikerketak.

Artikulu osoa