EFSAk eredu bat sortu du, akuikultura-ustiategiak animalien gaixotasunen arabera kategorizatzeko (1614/2008 Errege Dekretua, 2006/88/EE Zuzentaraua aldatzen duena. Arrisku-sailkapen hori ezartzea izango da arriskuan oinarritutako zaintza abiarazteko oinarria.

Eredu horren oinarrizko printzipioa da akuikultura-ustiategi bakoitzeko arrisku kuantitatiboa ezartzea. Horretarako, lehenengo eta behin, identifikatutako arrisku-faktore bakoitzari puntuazio indibidual bat eman behar zaio, eta, ondoren, arrisku globalaren baitan konbinatu behar dira, bakoitzari dagokion haztapena emanda.

Eredua sortzeko aintzat hartu diren faktoreak hauek izan dira:

  • Bizirik dauden animalien mugimenduak
  • Ura
  • Abeletxeko prozesuak
  • Gaixotasunak transmititzeko bideak

Eredua Italiako eta Ingalaterrako ostadar-amuarrainen 74 abeletxetan testatu da Septizemia Birus Hemorragikorako (VHS) eta Norvegiako izokinen 24 abeletxetan Izokinaren Anemia Infekziosorako (ISA). Bada, emaitzek erakusten dute eredua erabili ahal dela arrisku-maila ezberdineko abeletxeen arteko bereizketak egiteko, nahiz eta sailkapen hori egiteko aldez aurreko datuak lortzeko kostua handia den. Lan hori errazte aldera, txostenean Europa mailako datu-basea sortzea proposatzen da.

Panelak, etorkizun laburrean, arrainen gaixotasunak sartu eta zabaltzeko arrisku-faktoreak identifikatzeko egingo du lan, baita gaixotasun horien aldagarritasuna Europan deskribatzeko ere.

EFSAren txostena