Kataluniako Generalitatearekin (GENCAT) batera, Kataluniako Arrantzaleen Kofradietako Federazio Nazionalak gidaliburu bat argitaratu du praktika egokiei buruz arrain-lonjetan. Lonjetako ekintzei dagokienez, eta arrain-produktuen kutsadura ahalik eta gehien murrizte aldera, gidaliburuak elikagai-higienearen inguruko betekizunak laburbiltzea du helburu. Horretarako, gidaliburuak lagundu nahi die eragileei autokontrolak egiten. Horrela, alde batetik, kontsumitzaileen osasuna babespean egongo dela bermatu ahal izango dute; eta bestetik, elikagaien segurtasuneko zein arrain-produktuetako kalitate maila homogeneizatu egin ahal izango dute.

Artikulu osoa