Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan.

EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen eta baimena eman zien estatukideei bestelako xedapenak ezartzeko arrain gordinaren izozte-betekizunak aplikatzean, betiere erabakia arriskuan oinarrituta bazegoen.

Xedapen horri jarraiki eta azken zientzia-ebidentziak oinarritzat hartuta, Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak ebatzi du, kontsumitzaileak irentsitako parasitoek eragin ditzaketen gaixotasunetatik babesteko, ez dela beharrezkoa arrain-haztegietatik etorritako espezieak izoztea.

FSAren ebazpena
EFSAko BIOHAZ Panelaren iritzia: Parasitoak arrainetan
Europako Batzordearen Gida, arrantza-produktuetan parasitoak ekiditeko