2010eko urtarrilean FAO-OMSk nazioarteko 17 aditu bildu zituen honako gai hauen inguruan: Arriskua/Onura Balioztatzeko metodologiak, toxikologia, epidemiologia, dietarekiko esposizioa eta nutrizioa. Helburua zen, batetik, arrainaren kontsumoarekin lotutako zenbait kutsatzaile kimikoren (metilmerkurioa, dioxinak, furanoak eta PCBak) arriskuak aztertzea, eta, bestetik, kontsumoaren onurari buruzko zientzia informazioa berrikustea, zenbait arrain espezie kontsumitzearen arriskuak versus onurak aztertu ahal izateko.

Balioztapen horren emaitzak aztertuta, hainbat gomendio eman dizkiete Elikagaien Segurtasun arloko erakunde nazionalei eta Codex Alimentariux-aren Batzordeari, arrainaren kontsumoaren arriskuei eta onurei buruzko balioztapena, kudeaketa eta herritarrei ematen zaien informazio hobea eta eraginkorragoa izan dadin. Honako hauek dira gomendio horiek:

  • Jakinaraztea arraina energia, proteina eta oinarrizko nutriente ugariren iturri nagusia dela.
  • Nabarmentzea arraina kontsumitzea oso onuragarria dela herritarrentzat Gaixotasun Koronarioa (ECC) murrizteko.
  • Azpimarratzea oso onuragarria dela haurdun egoteko adinean, eta, batik bat, haurdun eta edoskitze-aroan dauden emakumeek arraina kontsumitzea umeen neuronen garapenerako.
  • Herrialde edo eskualde bakoitzean kontsumitzen diren arrainen nutrienteei eta kutsatzaileei (metilmerkurioa, dioxinak, furanoak eta dioxinen antzeko PCBak) buruzko Datu Basea garatzea, mantentzea eta hobetzea.
  • Arriskuak kudeatzeko eta jakinarazteko estrategiak garatu eta ezartzea arrain kontsumoak izan ditzakeen arriskuak murrizteko eta onurak areagotzeko.

FAO/OMSren laburpena: arraina kontsumitzearen Arriskuak eta Onurak