FAOk argitaratu duen liburu batean biltzen dira arrain eta mariskoen segurtasunari eta kalitateari buruzko azken ezagutzak; besteak beste, sor daitezkeen arriskuei, klima-aldaketak mariskoen segurtasunean duen eraginari eta lege-esparruaren azken aldaketei buruzkoak.

Liburuan zehatz berrikusten dira arrainei eragiten dieten eta osasun publikoari arazoak eragiten dizkieten arrantza-produktuen arriskuak, izan biologikoak (bakterio patogenoak, histamina, birusak, parasito eta biotoxinak), izan kimikoak (albaitaritza-sendagaiak, industria-kutsatzaile organikoak, ingurumen-kutsatzaile inorganikoak, alergenekoak) zein fisikoak.

Halaber, berrikusi egin da klima-aldaketak arrain eta mariskoen segurtasunean izan dezakeen eragina, eta arreta gehien jartzen du arrisku garrantzitsuenetan: mikroorganismo patogenoak eta algen ugaltzeak eragindako toxina naturalak.

Beste kapitulu luze batek Elikagaien Kalitate eta Segurtasun Sistemak garatzea eta ezartzea du hizpide: Arriskuen azterketa, Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Azterketa (APPCC), Trazabilitate-sistemak, Higiene- eta ekoizpen-jardunbide egokia, Zaintza- eta kontrol-programak, eta Kalitate-estandarrak ziurtatzea.

Azkenik, zehaztu egiten da arrantza-sektoreko operatzaile guztiek (ekoizleak, prozesatzaileak, banatzaileak eta txikizkako saltzaileak) Europan, Estatu Batuetan, Japonian, Australian eta Zeelanda Berrian bete behar duten lege-esparrua.

Arrain eta mariskoen kalitatea eta segurtasuna (FAO, 2014)