i-Marine arrantzari eta bioaniztasunari buruzko ezagutzaren plataformak AppliFish garatu du, sakelako telefonoetarako doako aplikazioa.

Horren bidez, itsas inguruarekin lotutako informazioa edonoren eskura egongo da, edozein une eta tokitan. Aplikazio horri esker, kontsumitzaileak informazio gehiago eskuratu ahal izango du jaten edo erosten duen arrainari buruz, edo desagertzeko arriskuan dagoen espeziea ote den eta bestelako kontuak jakin ahal izango ditu.

AppliFish aplikazio berriak badu Interneteko bertsioa ere, zientzia-informazio gehigarria ematen duena. Informazio horrek lagundu egingo die arduradun politikoei, ekoizleei eta kontsumitzaileei oinarritutako erabakiak hartzen, eta, halaber, lagundu egingo du beharrezko politikak zehazten, arrantza modu arduratsuan ordenatzeko eta itsas baliabideak zaintzeko, FAOren Código de Conducta para la Pesca Responsableko printzipioetan nabarmentzen den bezala.

Lanabes berri horiek itsas ekosistemen erabilera iraunkorrerako politikak egiteko beharraren ondorio dira; izan ere, azken mende erdian bikoiztu egin da arrantza-produktuen kontsumoa eta arrainen munduko populazioek aurre egin behar diete erronkei.

Informazio gehiago eta aplikazioak