EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira.

Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean ketuak…) ez diren nahikoak izaten, tenperatura altuko prozesuak (kuzinatzea edo izoztea) eraginkorrak izaten dira larba hiltzeko. Honako tratamendu hauek gomendatzen dira:

  • 24 orduz izoztea, -20º C-tik behera.
  • 15 orduz izoztea, -35º C-tik behera.
  • 96 orduz izoztea, -15º C-tik behera.
  • Arrainaren barrualdea 60º C-tik gora kuzinatzea minutu batez.

Itsasoko arrantza-eremu guztietan egon daiteke Anisakis. Bestalde, ez dago datu nahikorik akuikulturako arrainetan parasitoaren presentzia balioesteko, Atlantikoko izokinaren kasuan izan ezik. Hala ere, izokina ez da arriskutsua kontsumitzaileentzat, betiere ur gaineko kaioletan edo lehorreko tankeetan hazi badituzte eta parasitorik gabeko produktuez elikatu badituzte.

EFSAk gomendatu du EBn arrainetan egon daitezkeen parasitoekiko alergien zaintzak eta diagnostikoak zorrotzagoak izan behar dutela. Halaber, gomendatu du ikerketa gehiago egin behar direla arlo hauetan: gaixotasuna bera, parasitoaren bizitza-zikloa, hedatze geografikoa eta akuikultura praktiken zeregina parasitoaren ugalketan.

Evaluación de la EFSA
Más información sobre Anisakis