Arrantza-produktu freskoak ur hozgarrian mantentzea
AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du ur hozgarrian mantendutako arrantza‑produktu freskoak kontserbatzeko eta merkaturatzeko baldintzak argitzeko.
Ohar horren arabera, arrantza-produktu freskoak, osoak zein erraiak ateratakoak, ur hozgarrian biltegiratu eta garraia daitezke ontzietatik edo akuikultura-zentroetatik lonjaraino edo lehen salmentako establezimenduetaraino, bai eta haratago ere, baldin eta polietilenozko hiru geruzako edukiontziak erabiltzen badira, animalia-jatorriko elikagaietarako higiene-arau espezifikoak ezartzen dituen 853/2004 (EE) Erregelamenduan aurreikusitako baldintzetan.
Gainerako kasuetan, arrantza-produktu freskoak kontserbatzeko, izotzaren fusio-puntutik hurbil dagoen tenperatura bermatu behar da. Izotza erabiliz gero, fusionatzeko ura produktuekin kontaktuan egotea saihestu behar da.