Elikagai eta Sendagaien Estatu Batuetako Administrazioak (FDA) ikasketa-modulu bat sortu du, linean, arrantza-sektoreari laguntzeko arrantza-produktuak egoki etiketatuko direla bermatzen. Modulu hori hiru bideok osatuko dute, eta agintaritza eskudunei ere lagunduko die, kontrol ofizialak egoki ezarri ahal izan ditzaten.

Moduluak arrantza-produktuak etiketatzeko lege-betekizunen ikuspegi orokorra ematen du, baita arrain eta mariskoak egoki etiketatzeko dokumentu edo giden zerrenda ere. Halaber, itsasoko produktuak arrain- eta marisko-ekoizpenaren kate osoan egoki identifikatzeak duen garrantzia zehazten du, kontsumitzaileak erosketa egiten duenean espero duen arraina jaso dezan.

Azkenik, bideo horiek gomendioak ematen dituzte, gaizki etiketatutako arrain eta mariskoak identifikatzeko. Bestalde, sektoreko profesionalen, administrazioaren eta kontsumitzaileen artean ahalegin bateratua egiteko bultzada ematen du, arrantza-produktuak egoki etiketatzen direla bermatzeko.

Ikasketa-modulua hiru bideok osatzen dute:

  • 1. bideoa: etiketatzearen xedea eta akatsak eragin ditzaketen arrazoiak.
  • 2. bideoa: ezarri beharreko araudien eta orientazio-agirien zerrenda
  • 3. bideoa: FDAk egindako lana, itsasoko produktuen etiketatze ezegokia saihesteko.

Arrantza-produktuak etiketatzen ikasteko modulua

Arrantza produktuen segurtasunaren arloko betekinak