FDAko Elikagai eta Nutrizio Segurtasunerako Zentroak Arrantza Produktuen Arriskuak Kontrolatzeko Gidaren laugarren edizioa argitaratu du. Horren bidez, produktu horiek izan ditzaketen arrisku guztiei buruzko informazio zabala lor daiteke, eta horrez gain, horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko estrategiak abian jartzeko orientazio errazak ere jasotzen dira.

Gida hori hiru helbururekin argitaratu da:

  • Arrantza sektoreko profesionalei laguntza ematea, leku kritikoen arriskuak aztertzeko eta kontrolatzeko planak abian jartzeko (APPCC).
  • Kontsumitzaileak eta oro har herritarrak kontzientziatzea arrainaren segurtasunaren inguruan, horien arrisku eta kontrolei dagokienez, eta horrez gain euren esku jartzea etxean manipulatzeko zenbait jarraibide erraz.
  • Tresna hau agintarien esku jartzea, sektoreko APPCC planak ebaluatzean erabil ditzaten.

APPCC Gida