AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, arrantzako produktu jakin batzuetako histamina-emaitzak onartzeko estatu-mailan irizpide harmonizatu bat ezartzeko. Horrek elikagaien enpresetako operadoreek zein kontrol ofizialak egindako analisiei eragiten die.


853/2004 Erregelamenduak ezartzen du elikagaien enpresetako operadoreek bermatu behar dutela euren produktuek ez dituztela gainditzen histaminari lotutako mugak. Halaber, 2073/2005 Erregelamenduak ezartzen ditu histaminari lotutako elikagaien segurtasuneko irizpideak, arrantzako produktu jakin batzuetan.

Hala ere, Europan Batasunean ez dago jarraibide harmonizaturik, ez eta histaminaren analisien emaitzetarako neurketan ziurgabetasuna zehazteari eta aplikatzeari buruzko araudirik ere. Hortaz, elikagaien segurtasunerako arriskutsua izan daiteke emaitza positiboak lortzea eta gero, ziurgabetasuna kenduta, histaminaren balio onargarriak ateratzea.

Hori dela eta, 178/2002 Erregelamenduan ezarritako ardura-printzipioa aplikatuta, AESANek interpretazio-ohar hori argitaratu du, histaminaren emaitzak interpretatzeko irizpide harmonizatu bat ezartzeko. Bertan, honako hau zehazten du:

“Emaitza ez-onargarritzat jo daiteke ziurgabetasun analitikoa kontuan hartu gabe gainditu egiten baditu 2072/2005 Erregelamenduan aurreikusitako arrantzako produktu jakin batzuetarako histamina-edukieraren mugak