Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak argitaratu berri du Espainian onartuta dauden arrain- eta akuikultura-espezie komertzialen izenen zerrendaren eguneratzea. Zerrenda berri horrek ordeztu egiten du 2012ko maiatzaren 28ko ebazpeneko zerrenda, eta gehitu egiten ditu Arrain Espezieen Izen Komertzialen Batzordeak onetsitako izen komertzial berriak.

Zerrendak arrain-espezie bakoitzaren zientzia-izena eta FAO kodea zehazten ditu. Kode hori lotuta dago izen komertzialarekin, eta izen hori da, hain zuzen ere, espeziearen izen ofiziala. Zientzia-izenez eta FAO kodeaz gain, autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan, halakorik balego, onetsitako izen komertziala ere ageri da: Andaluzia, Asturias, Balear Irlak, Kanariak Irlak, Kantabria, Katalunia, Valentzia, Galizia, Murtzia eta Euskal Herria.

Izenen zerrenda eguneratua