Atal honetan, ekoizpen primarioko langileek eta elikagaiak eraldatzeko industriakoek ezagutu eta aplikatu ahalko dituzte eguneroko ekintzan bete beharreko elikagaien segurtasuneko alderdiak.

Bi informazio maila egongo dira, honako hauei zuzenduta:

  • ELIKAGAIEN INDUSTRIARI: Bertan, hainbat gairi buruzko informazioa egongo da: osasun baimena eta berori lortzea, autokontrol sistema zer den eta nola ezar daitekeen, trazabilitatea jarraitzeko erregistratu beharreko datuak, legerian jasotako kutsatzaileen mugak eta produktuak nola etiketatu behar diren.
  • EKOIZPEN PRIMARIOARI: Hemen aurkituko duzun informazioak honako hauek ezagutzen lagunduko dizu: itsasontziak izan behar dituzten instalazioak, eraman behar diren dokumentuak eta nola egin behar den arrainaren manipulazioa; baita ere arrainaren kontserbazio-baldintzak, nola saihestu Anisakis bezalako parasitoak eta zer baldintza bete behar diren trazabilitatea mantentzeko arrantza kate osoan.

Sartu ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN ARLOKO BETEKIZUNAK ARRANTZA SEKTOREAN