Eskualdeen Batzordeak emandako irizpenean arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako estatuaren laguntzei buruzko arauak berrikustearen alde egiten da. Halaber, nabarmendu egiten da garrantzitsua dela berrikuste-lan hori Arrantza Politika Erkidearen (APE) berrikuspenean eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) zein beste finantzazio-programa batzuei buruzko negoziazioetan kokatzea.

Batzorde horrek nabarmendu egin du sektoreak bizi duen paradoxa: alde batetik, beharrezkoa da arrain-biztanlerien etekin iraunkor ahalik eta handiena errespetatzea; bestalde, kontsumitzaileen eskariari erantzun behar zaio, eta horretarako ezinbestekoa da arrantzaren sektorea dibertsifikatzea.

Era berean, Batzorde horrek gomendatzen du laguntzak era eraginkorragoan bideratzea 2014-2020 aldian, aintzat hartuta EIAF finantzazio-mekanismo gakoa dela eta horren bidez bidera daitekeela arrantzaren eta akuikulturaren sektorearen babesa. Horretarako, funtsezkotzat jo da arrantza-flota txikiek APEaren eta EIAFaren ehuneko bat jasotzea, euren ordezkaritza numerikoa eta sozioekonomikoa ordezkatzen duena, betiere arrantza-jarduera iraunkorrak baliatuz aritzen badira.

Azkenik, Batzordeak gomendatzen du estatuko laguntzei buruzko arau eta neurriak, funtsean, honako hauek sendotzera bideratzea:

  • Kostaldeko ekonomiaren garapena: industria eraldatzailea, akuikultura iraunkorra, tokiko arrantza-merkatuak, produktu berriak, tokiko hornikuntza-kateak, etab.
  • Europako itsaso eta ozeanoetan arrantzatzeko modu iraunkor berriak: nabarmenduz kostaldean aritzen diren arrantza-flota txikien eta artisautza-arrantzaren zeregina, baina era berean, arreta jarriz hautakortasunaren, energia-efizientziaren eta abarren esparruetako hobekuntzetan.
  • Itsas ekonomia eta ekonomia urtarra bere esanahi zabalenean.

Irizpen osoa