Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzaren sektorearentzako gida bat argitaratu berri du; zehazki, arrantzatzeko maila-sareak erabiltzen dituen sektoreari dago zuzenduta, hori baita arrainaren kalitateari eta segurtasunari gehien eragin diezaiekeen arrantza-mota, praktika on jakin batzuk egiten ez badira.

Gidak honako hauei buruzko jarraibideak ematen ditu: sareak urperatzean eta uretatik ateratzean gogoratu beharrekoak; arrainak saretik kentzean, manipulatzean, hoztean, erraiak ateratzean, garbitzean, paketatzean eta zamatzean egin beharrekoak; eta, azkenik, behin portura iritsita garraiatzean aintzat hartu beharrekoak.

Gidaren helburu nagusia maila-saredunen bidez arrantzatutakoaren kalitate handiena lortzea bada ere, arau horiek ezartzea onuragarria izango da beste arrantza-mota batzuentzat ere.

Artikulu osoa