Gaurtik aurrera egongo da indarrean 432/2012 (EB) Araudia, maiatzaren 16koa. Araudi horrek baimendu egiten ditu elikagaietako osasun propietateei buruzko 222 adierazpen. Indarrean jarri aurretik, enpresek 6 hilabeteko epea izan dute araudi horretara egokitzeko.

Baimendutako adierazpenen zerrendak Europako kontsumitzaileak babestuko ditu publizitate iruzurtiaren aurrean, eta bermatu egingo du elikagai enpresetako operadoreek bete beharreko baldintzak berdinak izatea denontzat. 222 osasun propietateen zerrenda hori baimentzeko, zientzia-balioespen batean oinarritu dira, eta elikagaien enpresek etiketetan eta publizitatean osasun arloko halako adierazpenak gero eta gehiago erabiltzearen ondorio da. Nolanahi ere, erabilera horrek ez ditu beti aintzat hartu bete beharreko irizpideak. Gaur egun, beste 2.500 alegazio ari dira aztertzen.

Baimendutako zerrenda horrek osatzen du elikagaietako osasun eta nutrizio propietateen Europar Batasuneko Erregistroa, eta Batzordearen web orrian dago argitaratuta.

Baimendutako zerrenda