FAOk eta OMEk, Codex Alimentarius-ekin barruan, arrain eta arrantza-produktuetarako Jardunbide Egokien Kodearen bertsio eguneratua argitaratu dute. Kode hori funtsezko erreferentzia-puntua da, arrantza-sektoreko produktuen arrantzari, prozesatzeari, garraioari eta merkaturatzeari buruzko orientabide teknikoa ematen duena.

 

Gidan, erauzketa-arrantzako zein akuikulturako arrainen balio-kateko higiene- eta trazabilitate-jardunbideak jorratzen dira, eta hainbat gomendio ematen dira arrantza-produktuen bizitza erabilgarria luzatzeko, arrain eta itsaski freskoetatik hasi eta hainbat prozesuren bidez prestatutakoetara (besteak beste, gazitzea, marinatzea, keztatzea, lehortzea, izoztea edo ontziratzea).

 

Edizio berri horretan, arrainetan eta arrantza-produktuetan histamina pilatzeko arriskuari buruzko informazio oso baliagarria ematen da, baita elikakateko funtsezko urratsetan (arrantza eta amaierako kontsumoaren arteko urratsak) konposatu horien sorrera kontrolatzeko jarraibideak ere.

 

Era berean, jardunbideen kode horrek orientabideak ematen ditu bermatzeko nazioko eta nazioarteko merkatuetan saltzen diren produktuek bete egiten dituztela nazioarteko araudietan ezarritako betekizunak. Halatan, kontsumitzaileen osasuna babestu eta arrantza-produktuen merkaturatzea ahalbidetzen da.