Kontrol ofiziala

882/2004 Araudiak (EE) eta 2017/625 Araudiak (EB) oinarriak ezartzen dituzte kontrol ofizialak egiteko eta elikagaien eta pentsuen inguruko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko araudiak aplikatzen direla ziurtatzeko beste jarduera ofizial batzuk egiteko.

Erauzketa Arrantzako Higienearen Kontrol Programa Ofiziala

Erauzketa-arrantzaren eta hari lotutako operazioen lehen mailako ekoizpeneko higiene-betekizunen kontrol ofiziala gai horretan eskumena duten agintariek egiten dute, Erauzketa-arrantzaren lehen mailako ekoizpeneko Higienerako Kontrol Programa Ofizialak (PHPE) ezarritako irizpideei jarraikiz.

PHPEren helburu orokorra da kontrolatzea erauzketa-arrantzako eta hari lotutako operazioen lehen mailako ekoizpenaren operatzaile erantzuleek betetzen dituztela indarreko lege-xedapen komunitario, nazional eta autonomikoak, erauzketa-arrantzaren eta hari lotutako operazioen lehen mailako ekoizpeneko arriskuen kontrolari eta higiene-praktika zuzenei buruzkoak.

Gainera, programa honek honako helburu espezifiko hauek ditu:

  • Egiaztatzea operatzaileek higiene-praktika zuzenak erabiltzen dituztela arriskuak murrizteko (biologikoak, fisikoak edo kimikoak), ekoizpenek elikagai-segurtasunari eragin diezaioketenak, eta arriskutsua izan daitekeen edozein kutsadura-foku kontrolatzeko.
  • Arrantza-ontzien eta ontzi osagarrien higiene-baldintzak egiaztatzea, baita lehen salmentara arteko garraiobideena ere.
  • Egiaztatzea arrantza-ontziek eta beren ontzi osagarriek indarreko araudiko egitura- eta ekipamendu-betekizunak betetzen dituztela.
  • Kontrolatzea arrantza-ontzietan eta ontzi osagarrietan egindako operazioak ezarritako araudiarekin bat etorriz egiten direla.
  • Egiaztatzea lehen mailako ekoizpeneko operatzaileek arriskuak kontrolatzeko hartutako neurrien erregistroak daramatzatela eta gordetzen dituztela, hala badagokio.
  • Egiaztatzea itsaski-bilketarako guneetan egiten diren jarduerek higiene-araudia betetzen dituztela.

Akuikulturako Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa

Akuikulturako higiene-betekizunen kontrol ofiziala gai horretan eskumena duten agintariek egiten dute, Akuikulturako Higienearen Kontrol Ofizialerako Programak ezarritako irizpideei jarraikiz.

Akuikulturako Higienearen Kontrol Ofizialerako Programaren helburu orokorra da kontrolatzea elikagai-enpresen operatzaileek betetzen dituztela indarreko lege-xedapen komunitario, nazional eta autonomikoak, lehen mailako ekoizpeneko eta hari lotutako operazioetako arriskuen kontrolari eta higiene-praktika zuzenei buruzkoak.

Gainera, programa honek honako helburu hauek ditu:

  • Kontrolatzea akuikulturako lehen mailako ekoizpen-jardueren eta lotutako operazioen operatzaile erantzulea gai dela arriskuak murrizteko (biologikoak, fisikoak edo kimikoak), bere ekoizpenen elikagai-segurtasunari eragin diezaioketenak.
  • Arriskuren bat ekar dezakeen edozein kutsadura-foku kontrolatzea, higiene-neurri eta –praktika egokiak hartuz.
  • Ekoizpen-prozesuetan hasi eta sakrifiziora arte jarraituz zuzenean esku hartzen duten instalazio, elementu eta ekipamenduen higiene-baldintzak egiaztatzea, animalia biziak saltokiraino lekualdatzea eta arrain-ustiategien arteko garraioa barne.
  • Egiaztatzea akuikulturako ontzi osagarrien higiene-baldintzak.
  • Lan-operazioak kontrolatzea, produktuen higienea ziurtatzeko.
  • Kontrolatzea elikagai-enpresen operatzaileak arriskuak kontrolatzeko aplikatutako neurrien erregistroak daramatzatela eta gordetzen dituztela.

Arrantzari buruzko berriak

Eguneratze data: