Metodo berri bat sortu da, kontserban dauden hegalabur-espezieen benetakotasuna 24 orduan ziurtatzeko. Zehazki, Azti-Tecnaliako laborategiek sortu dute, eta kontserban dagoen prozesatutako hegalaburraren DNA atzemateko sistema ENACek egiaztatu du. Bada, horren bidez posible da espezieak bereiztea (iparraldeko hegaluzea, yellowfina edo moja), baita elikagai prozesatuetan ere.

Orain arte, DNA ezartzeko metodologia genetikoek zenbait egun behar dituzte, behin betiko emaitza lortzeko. Bada, metodologia berritzailea oso interesgarria da kontserben industriarako; izan ere, produktuak egoki etiketatzen direla bermatzeko tresna da, eta, horrela, elikagaien segurtasuna eta kalitatea ere berma daiteke.

Informazio gehiago