Argitaratu berri den 1379/2013 Araudiak (EE) araupetzen du kontsumitzaileei arrantza- eta akuikultura-produktuak saltzen zaizkienean eskaini beharreko nahitaezko informazioa, kontsumitzaileei elikaduraz ematen zaion informazioari buruzko 1169/2011 Araudiak (EE) ezarritako betebeharretan eragin gabe. Betebehar berri horiek 2014ko abenduaren 12tik aurrera ezarriko dira.

Araudi berri horrek, halaber, araupetu egiten du produktuei borondatez ezar dakiekeen informazioa; hala nola, harrapatze- edo biltze-data, edo ontzitik atera zen data eta portua. Horretarako baldintza bakarra da informazio hori egiaztatzeko aukera egotea beti.

Etiketatze ekologikoari dagokionez, Batzordeak bideragarritasun-txosten bat aurkeztu beharko du, arrantza- eta akuikultura-produktuei ezar dakiekeen etiketatze ekologikoko sistema bat ezartzeko, gehienez ere, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Txosten horretan zehaztu egin beharko da etiketatze ekologikoko sistema bat ezartzearen nondik norakoak Europar Batasunean. Orobat, gutxieneko betebeharrak ezarriko ditu, estatu kideek etiketa ekologikoa erabiltzeko.

1379/2013 Araudia