FAOk argitaratutako txosten batek medusa-kopuruaren gorakadaz ohartarazi du; izan ere, kopuru-handitze hori izan daiteke Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean atzemandako arrain-murrizketen eragilea.

Medusek arrautzak, arrain-larbak eta arrain gazteak jaten dituzte, eta arrain-biztanleriak berreskuratzeko duen ahalmena murrizten dute. Txostenak lotu egiten du gertakizun hori arrainen biztanleria murriztearekin. Orain arte ez da egoera hori aztertu, eta FAOren ustez, arrantzaren kudeaketan aintzat hartzeko modukoa da.

Munduko ozeano gehienetan medusak azkar ugaritzea honako hauen ondorio da:

  • Gehiegizko arrantza, itsasoko harrapari gehienak desagerrarazten baititu.
  • Berotze orokorra, latitude tropikaletan bizi diren espezieak ugaritzea baitakar.
  • Eutrofizazioa, uretako nutrienteak ugaritzen baititu.
  • Kostaren higadura saihesteko dikeak oro har erabiltzea eta sortutako turismo-portuen kopuru handia, euren bizitzako lehenengo urteetan polipo-aro bat igarotzen duten medusentzat habitat ezin hobea baitira.

Medusak ugaritzea saihesteko edo horri aurre egiteko proposatutako neurrien artean, besteak beste, honako hauek daude:

  • Medusei buruzko ikerketa arrantzari buruzko ikerketetan sartzea.
  • Medusaz eginiko produktuak sortzea, elikadurarako eta medikuntzarako.
  • Alerta goiztiarreko sistemak ezartzea, medusak ugaritzearen aurrean, ur-abeletxeetan babes-hesiak ezartzeko.
  • Gehiegizko arrantza, negutegi-efektua eragiten duten gasak eta eutrofizazioaren eragileak murrizteko neurriak hartzea. Izan ere, ingurumenaren kalitate orokorra hobetzeaz gain, egungo medusen prebalentzia ere txikitu egingo litzateke.

FAOren txostena