Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) gida bat argitaratu du molusku bibalbio bizien arazketa zentroentzat eta horiei lotutako jarduerentzat. Horien artean daude salmenta-zentroak.

Gidak molusku bibalbio bizien arazketa zentroek bete beharreko baldintzak jasotzen ditu. Gida osatu egiten da ura, garbitasuna eta desinfekzioa, trazabilitatea, hornitzaileak, nahi ez diren izurriteak eta animaliak, hondakinak, mantentze-lanak kontrolatzeko aurretiazko baldintzen 9 planekin eta langileak prestatzeko eta gaitzeko plan batekin.

 

Gainera, araztegi baten fluxu-diagrama gehitzen da (etapa desberdinen deskribapenarekin), gero, arazoak, horien arrazoiak eta abian jarri beharreko neurri zuzentzaileak identifikatu eta autokontrol-plana garatzeko. Esparru horren barruan dago plan analitikoa. Plan horrek irizpide mikrobiologikoen, biotoxinen eta beste kutsatzaile batzen (besteak beste metalak, bentzopirenoak eta dioxinak, eta PCBak) kontrola hartzen du barne.

 

Azkenik, gidak etiketatzeko jarraibideak ematen ditu, bai eta autokontrolen ezarpena errazteko erregistroen ereduak ere.

Azken argitalpen honen xedea da elikadura-eragileei autokontrolak aplikatzen laguntzeko tresna izatea, elikagaien segurtasuna eta indarrean dagoen araudiaren eskakizunak betetzen direla bermatzeko.