Batzordearen 1047/2012 (EB) Araudia, 2012ko azaroaren 8koa, argitaratu dute. Araudi horrek aldarazi egiten du 1924/2006 (EE) Araudia, nutrizio-jakinarazpenen zerrendari dagokienez.

Araudi berriak osatu egiten du baimendutako nutrizio-jakinarazpenen zerrenda:

1. “gehitutako sodiorik edo gatzik gabea” nutrizio-jakinarazpena gehitu du. Jakinarazpen hori erabiltzeko: “Soilik adierazi ahal izango da elikagai bati sodiorik edo gatzik ez zaiola gehitu; halaber, kontsumitzailearentzat esanahi bera duen beste edozein jakinarazpen egin ahal izango da, baldin eta produktuari gatzik edo sodiorik zein gehitutako sodioa edo gatza duen osagairik gehitu ez bazaio, eta produktuak 100 g-ko edo 100 ml-ko 0,12 g sodio (edo pareko gatz-kopurua) baino gutxiago badu”.

2. Aldatu egin ditu dagoeneko onetsita dauden “trans koipe eduki murriztua” eta “Azukre-eduki murriztua” jakinarazpenak erabiltzeko baldintzak:

Koipe saturatuen eduki murriztua baino ezin izango da adierazi; halaber, kontsumitzailearentzat esanahi bera duen beste edozein jakinarazpen egin ahal izango da, baldin eta

a) jakinarazpenaren xede den produktuaren gantz-azido saturatuen eta trans gantz-azidoen batura antzeko produktu batena baino, gutxienez, % 30 txikiagoa bada, eta

b) jakinarazpenaren xede den produktuaren trans gantz-azidoen kopurua antzeko produktu baten kopuruaren parekoa edo txikiagoa bada.

Azukre eduki murriztua baino ezin izango da adierazi; halaber, kontsumitzailearentzat esanahi bera duen beste edozein jakinarazpen egin ahal izango da, baldin eta jakinarazpenaren xede den produktuaren ekarpen energetikoa antzeko produktu baten ekarpenaren parekoa edo txikiagoa bada".

Araudi hau 2012ko azaroaren 29an jarriko da indarrean, eta xedatzen du 2014ko ekainaren 1a baino lehen merkaturatu diren eta baldintza berriak betetzen ez dituzten produktuak izakinak amaitu bitartean merkaturatu ahal izango direla.

1047/2012 (EB) Araudia