MAGRAMAk "Omega 3 imagotipo" berria sortu du arrantza-produktuetarako, eta arrantzaren esparruko elikagaien industria-sektorearen esku jarri da, bereizte-faktore bat emate aldera.

Laster ezarri ahal izango zaizkie arrantza-produktuei logo horiek, betiere produktuek ezarritako irizpideekin bat egiten badute.

Imagotipo hau bi motatakoa izan daiteke, OMEGA 3aren edukiaren arabera:

Omega 3 gantz-azidoen iturria.

Gutxienez 0,3 g azido alfa linoleniko (ALA) 100 g-ko eta 100 Kcal-ko, edo gutxienez azido eikosapentanoikoaren (EPA) eta azido dekosahexanoikoaren (DHA) kopuru osoaren 40 mg 100 g-ko eta 100 Kcal-ko.

Omega 3 gantz-azidoen eduki handia.

Gutxienez 0,6 g azido alfa linoleniko (ALA) 100 g-ko eta 100 Kcal-ko, edo gutxienez azido eikosapentanoikoaren (EPA) eta azido dekosahexanoikoaren (DHA) kopuru osoaren 80 mg 100 g-ko eta 100 Kcal-ko.

Honako arrantza-elikagai hauek dira "Omega 3 gantz-azidoen iturri":

  1. Arrain, marisko eta kontserba gehienak.
  2. Bisiguak, hegaluzeak, txanketeak eta itsas aingirak ez dute balio zenbatetsirik; izan ere, EPA eta DHA edukia ez dago zehaztuta esku-liburu honetarako erabilitako tauletan.
  3. Txirlak, berberetxoak, muxilak eta bieirak bete egiten dute baldintza hori, 100 g-ko anoa jangarria aintzat hartzen bada. Ez da hala gertatzen zenbatespena elikagai osoaren 100 g-ko egiten bada.

Honako arrantza-elikagai hauek dute "Omega 3 gantz-azidoen eduki handia":

  1. Arrain, marisko eta kontserba guztiak (azido eikosapentanoikoa (EPA) eta azido dekosahexanoikoa (DHA) batzean, produktuak gutxienez 80 mg baditu, 100 mg-ko eta 100 Kcal-ko), honako hauek salbu: txirlak, berberetxoak, muxilak, oliotan dauden hegalabur-kontserbak eta ezer gehitu gabeko txirla-kontserbak.
  2. Muskuiluek eta ostrek bete egiten dute baldintza hori, 100 g-ko anoa jangarria aintzat hartzen bada. Ez da hala gertatzen zenbatespena elikagai osoaren 100 g-ko egiten bada.

"Omega 3 naturala" bereizgarria izan dezaketen arrantza-produktuei buruzko informazioa 116/2010 Araudian (EE) ezarritakoaren arabera egin da.

Albistea: Arrantza-produktuen "Omega 3 naturala" imagotipo berria – MAGRAMA

Kanpaina: "Omega 3. Arrantza produktuak… modu naturalean"

Imagotipoa erabiltzeko esku-liburua