Trazabilitatea eta etiketatzea

178/2002 Araudiak ezartzen du trazabilitate-sistemak derrigor ezarri behar direla, bermatzeko elikagai bat identifikatu eta horren jarraipena egin ahal izango dela ekoizpen-, eraldatze- eta banantze-etapa guztietan, kontsumitu bitartean.

1224/2009 Araudiak ezartzen du trazabilitatea ezinbesteko lanabesa dela Arrantza Politika Erkideko arauak betetzeko.

Trazabilitatea da Elikagaien Segurtasunaren Arloko oinarrizko printzipioetako bat, eta ezinbestekoa da, elikagai-alerta baten aurrean, produktu baten historiala ezagutu eta kontsumitzaileen osasunaren babesa bermatzeko. Arrantza-sektorean trazabilitatea Elikagaien Segurtasunarekin ez ezik, arrantza-baliabideen kontrolarekin eta iraunkortasunarekin ere lotzen da.

Trazabilitatea da araudi hori betetzeko oinarrizko lanabesa, eta beharrezkoa da erregistro batzuk izatea elikagaien ekoizpen-kate osoan. Erregistro horiek partekatu egin behar dira elikakateko kate guztietan parte hartzen duten operatzaileen artean.

Informazio-trukea ahalbidetzeko, badira arrantzaren ekoizpen-kate osoan (harrapatzetik txikizkako salmentara bitartean) bete beharreko agiri batzuk.

Imagen2

Trazabilitatea arrainaren elikakate-faseetan

10 metroko edo gehiagoko eslora duten arrantzontziek arratzaren eguneroko koadernoa eraman behar dute, eta bertan apuntatuko dituzte eragiketa guztiak, arrantzatutako eta itsasontzira eramandako espezie bakoitzeko kopuruak, baldin eta 50 kilo baino gehiago badira. 12 metrorik gorako eslora duten ontziek modu elektronikoan (DEA) erregistratu behar dute informazio hori. Arrantzaren eguneroko koadernoan apuntatutako zenbatespen guztietan baimentzen den tolerantzia-aldea % 10ekoa da espezie guztientzat.

10 metrotik beherako eslora duten ontzientzat, berriz, agintari eskudunek laginketa-planak ezartzen dituzte, harrapaketen eta lehorreratzeen erregistroa egokia dela kontrolatzeko.

Halaber, ezinbestekoa da arrantzontzi guztiak (bai eta arrantza-aparailu eta tresna guztiak ere) markatuta eta identifikatuta egotea, Europako araudiari jarraikiz.

ARRANTZAREN EGUNEROKO KOADERNOA – Gutxieneko informazioa

  •  Kanpoko identifikazio-zenbakia eta arrantzontziaren izena
  •  Harrapatze-data
  •  Portutik atera eta bertaratzeko data (itsasaldiaren iraupena)
  •  Lanabes-mota, mailaren zuloa eta lanabesaren dimentsioa
  •  Espeziea (FAOren 3-alfa kodea) eta harrapaketaren geografia-eremua
  •  Espezie bakoitzaren zenbatetsitako kopurua (pisu biziaren kg) eta ale-kopurua (bidezkoa bada)
  •  Arrantza-bazterkinak, baldin eta 50 kg-tik gorakoa bada edozein espezietarako
  •  Arrantza-eragiketen kopurua

Lehorreratzean, itsasontziko kapitainak lehorreratze-adierazpena bete beharko du, eta bertan zehaztuko ditu berariaz eta zehatz-mehatz lehorreratu diren espezie guztien kopuruak.

LEHORRERATZE ADIERAZPENA – Gutxieneko informazioa

  •  Kanpoko identifikazio-zenbakia eta arrantzontziaren izena
  •  Espeziea (FAOren 3-alfa kodea) eta harrapaketaren geografia-eremua
  •  Espezie bakoitzaren kopurua (produktu pisuaren kg), aurkezpen-motaren arabera xehakatua, eta ale-kopurua (bidezkoa bada)
  •  Lehorreratzeko portua

Arrantza-produktuak komertzializatu edo erregistratu egin behar dira aldez aurretik enkante-zentro batean edo erosleen edo ekoizleen erakunde erregistratuetan. Lehenengo salmenta baino lehen, arrantza-produktu guztiei lotea identifikatzeko zenbakia jarri behar zaie. Lehenengo salmentaren ostean, arrantza-produktuen loteak taldekatu edo bereizi egin ahalko dira, baldin eta harrapatze-fasera bitarteko jatorria identifikatu ahal bada.

SORTA BAKOITZEKO GUTXIENEKO INFORMAZIOA

  •  Sortaren identifikazio-zenbakia.
  •  Kanpoko identifikazio-zenbakia eta arrantza-ontziaren izena.
  •  FAOaren 3-alfa kodea, espezieari dagokiona.
  •  Harrapatze- edo ekoizte-data.
  •  Espezie bakoitzeko kopurua (kg) eta ale kopurua (bidezkoa bada).
  •  Hornitzailearen izena eta helbidea.

Lotetzat honako hau ulertzen da: “espezie jakin bateko arrantza-produktu kopuru jakin bat, aurkezpen bera badu eta geografia eremu berekoa eta arrantzontzi edo arrantzontzi-multzo berekoa bada”. Ordenamendu-eremu bereko baina arrantzontzi ezberdineko harrapatzeak, espezieko 30 kilotik beherakoak, loteka jarrai ahal izango ditu arrantzontziaren operatzailea kide den ekoizle-elkarteak edo baimendutako erosle batek, lehenengo salmenta egin aurretik.

Arrantza-produktuak lehorreratu eta lehenengo salmentarako beste leku batera (adibidez beste portu batera edo 20 kilometrotik gora) garraiatu behar badira, garraio-agiria bete behar da.

GARRAIO AGIRIA – Gutxieneko informazioa

  •  Garraiorako ibilgailuaren identifikazioa
  •  Jomugako lekua
  •  Kanpoko identifikazio-zenbakia eta arrantzontziaren izena
  •  Garraiatutako espezie bakoitzaren kopurua (produktu pisuaren kg), aurkezpen-motaren arabera xehakatua, eta ale-kopurua
  •  Jasotzailearen izena eta helbidea
  •  Zamaketaren lekua eta data

Lehenengo salmenta egin aurretik arrantza-produktuak biltegiratu egiten badira, jasotze-adierazpena bete behar da.

JASOTZE AGIRIA – Gutxieneko informazioa

  •  Kanpoko identifikazio-zenbakia eta arrantzontziaren izena
  •  Lehorreratzeko portua eta eguna
  •  Arrantzontziaren operatzailearen edo kapitainaren izena
  •  Harrapaketaren espeziea eta geografia-eremua
  •  Biltegiratutako espezie bakoitzaren kopurua (produktu pisuaren kg), aurkezpen-motaren arabera xehakatua, eta ale-kopurua
  •  Biltegiratzen den instalazioaren izena eta helbidea
  •  Garraio-agiriaren erreferentzia (bidezkoa bada)

Lehenengo salmenta, oro har, lonjetan edo establezimendu baimenduetan egiten da, eta salmenta justifikatu egin behar da lehenengo salmentaren oharraren bidez. Ohar horrek ziurtatu egiten du salmentaren kudeaketa guztia eta arrain-partida guztiak pisatzea.

LEHENENGO SALMENTAREN OHARRA – Gutxieneko informazioa

  •  Kanpoko identifikazio-zenbakia eta arrantzontziaren izena
  •  Lehorreratzeko portua eta eguna
  •  Operatzaileen izena eta identifikazio fiskalerako zenbakia
  •  Espezie bakoitzaren kopurua eta harrapaketaren geografia-eremua
  •  Tamaina edo pisua, mota, aurkezpena eta freskotasun-maila
  •  Salmentaren lekua eta eguna
  •  Prezioa

Arrantza-produktuen trazabilitatea ekoizpenaren, eraldaketaren eta banaketaren fase guztietan ere bermatu behar da; beraz, elikagai-enpresen ustiatzaileek ziurtatu egin behar dute elikagaien sortei buruzko informazioa produktuak hornitzen dituzten elikagai-enpresako operatzailearen esku jartzen dela.

Elikagai-industrian honako hiru maila hauetan mantendu behar da trazabilitatea:

  • Atzeranzko trazabilitatea. Horren bidez jakin ahal da zein produktu sartzen diren enpresan eta zein diren produktu horien hornitzaileak.
  • Barneko trazabilitatea. Lotura izan behar du produktuei enpresa barruan egiten zaien jarraipenarekin.
  • Aurreranzko trazabilitatea. Horren bidez erregistratu egingo ditugu, alde batetik, bidaltzeko prest ditugun produktuen datuak; bestalde, produktu horiek jasoko dituzten bezeroen datuak.

ELIKAGAI INDUSTRIA – Eman beharreko gutxieneko informazioa

  • Elikagaien deskripzio zehatza
  • Elikagaien bolumena edo kopurua
  • Elikagaiak bidali dituen enpresako ustiatzailearen izena eta helbidea (igorlea) eta elikagaiak jasotzen dituenaren izena eta helbidea (hartzailea)
  • Lotea identifikatzen duen erreferentzia (bidezkoa bada)
  • Espedizio-data

Salgai jartzen diren arrantza-produktuak behar bezala etiketatuta egongo dira, eta etiketetako informazioaren fidagarritasuna elikagaiaren ekoizpen-kate osoan eman den informazioaren araberakoa izango da.

Etiketak bermatu egin behar du lote bakoitzaren trazabilitatea, eta, horrez gain, “desizoztua” hitza eraman beharko du produktua aurretik izoztu egin badute.

ETIKETA – Kontsumitzailearentzako gutxieneko informazioa

  •  Izen komertziala eta izen zientifikoa
  •  Arrantzaren geografia-eremua eta ekoizpen-metodoa
  •  Produktua izoztu den ala ez adieraztea

Eguneratze data: