Legatzen, Zefalopodoen eta Askotariko Espezieen Ontzi Izoztaileen Ekoizleen Elkarteak (OPPC-3) Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburu bat argitaratu du lantegi-ontzi izoztaileentzat eta tretzaontzi izoztaile eta mistoentzat. Gidaliburu hori erabili ahal izango dute Arriskuen Analisiaren eta Kontrol Puntu Kritikoen eskuliburuak egiteko oinarri gisa.

 

Gidaliburuaren helburua da armadoreei eta tripulatzaileei zenbait jarraibide ematea arrantzatutako produktuak manipulatzeko jardunbideak hobetzeko eta azken produktuaren kalitatea hobetzeko neurriak ezartzeko. Horretarako, gidaliburuak produktuen kutsadura-arriskuak identifikatzen eta ebaluatzen ditu maila fisikoan, kimikoan eta biologikoan, eta kutsadura hori kontrolatzeko neurri prebentibo eta zuzentzaileak ezartzen ditu, produktuak kalterik eragiten ez duela bermatzeko.

 

Gidaliburuan zehazten da nola harrapatu, manipulatu, ekoitzi, landu, biltegiratu eta deskargatu behar diren arrainak eta giza kontsumorako arrantza-produktuak. Bertan jasotakoa aplikatu beharko dute Ipar eta Hego Atlantikoan honako hauek arrantzatzen dituzten lantegi-ontzi izoztaileek: halibut beltza, arrain pelagikoak, sakoneko kabrarroka, legatza, abadira arrosa, lotxa, isats-legatza, pota, txipiroia, otarrainxka, etab.; baita beste hauek harrapatzen dituzten tretzaontzi izoztaileek ere: ezpata-arraina, marrazo muturluzea, tintoleta, atuna, belarraina, marlina, etab.

 

Gidaliburu honetako jarraibideak behar bezala ezarriz gero, elikagaien segurtasunarekin loturiko arazoei azkar eta modu eraginkorrean aurre egin ahal izango zaie eta produktuok manipulatzen dituzten langileek hobeto jakingo dute beren lanak zer-nolako garrantzia daukan elikagaien segurtasunerako.

 

Tretzaontzi eta lantegi-ontzi izoztaileentzako Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburua