EFSAk berriz ebaluatu ditu arrantza-produktuetako parasitoen arriskuaren ebaluazioari buruzko 2010eko zientzia-irizpenaren zenbait alderdi. Irizpenak arrainetako parasitoak hauteman eta suntsitzeko metodologia berri bat ematen du, eta zenbait gomendio ematen ditu ebaluazio honetan identifikatutako zalantzak argitzeko.

Parasitoak arrainetan

Honako hauek dira osasun publikorako garrantzitsuak diren parasitoak, naturan egon daitezkeenak eta akuikulturan sortutako haztegiko arrainak kutsa ditzaketenak:

  • Itsas ingurunean: nematodoak: Anisakis simplex, Anisakis pegreffii, Phocanema decipiens eta Contracaecum osculatum; bai eta Cryptocotyle lingua trematodoa ere.
  • Ur gezako sistemetan: Opisthorchis felineus, Metorchis spp., Pseudamphistomum truncatum eta Paracoenogonimus ovatus trematodoak, eta Dibothriocephalus spp. zestodoa.

2010az geroztik argitaratzen diren zaintza-datuek, nahiz eta mugatuak izan, honako hau adierazten dute:

  • Ez dago parasito zoonotikorik Atlantikoko izokinean, itsasoko amuarrainean, urraburuan, erreboiloan, meroan, halibutean, zamo arruntean eta Europako arrain katuan.
  • Ez da aurkitu honako hauen azterlanik: serbiola handia, amuarrain arrunta, Afrikako arrain katua, Europako aingira eta lutxoperka.
  • Anisakis pegreffii, Anisakis simplex eta Cryptocotyle lingua detektatu dira itsaso zabaleko kaiola irekietan, urmaeletan, edo etengabeko fluxuko tangetan hazitako Europako lupian, Atlantikoko atungorrian eta bakailaoan.
  • Pseudamphistomum truncatum eta Paracoenogonimus ovatus detektatu dira itsaso zabaleko kaiola irekietan, urmaeletan, edo etengabeko fluxuko tangetan hazitako tenketan (Tinca tinca).

Datu horiekin, EFSAko Panelak ondorioztatu du akuikultura-birzirkulazioko sistema itxietan edo ur iragazia sartzen uzten duten etengabeko fluxuko instalazioetan hazitako eta termikoki tratatutako pentsuekin soilik elikatutako arrainek ez dutela parasito zoonotikorik, % 99-100eko ziurtasunarekin. Hala ere, itsasoko kaiola irekietan hazitako edo ur gezako urmael irekietan hazitako arrainek parasito zoonotikoekiko esposizioa izan dezakete.

Detektatzeko metodoak

EFSAk 2010ean eman zuen irizpenetik, ISOk (ISO 23036-1:2021 eta ISO 23036-2:2021 arauak) normalizatu egin ditu arrainetako parasitoak prentsa eta ultramore bidezko digestio artifizialaren bidez detektatzeko metodoak. Halaber, eskaneatze ultramoreko teknologia eta metodo berriak, optikoak, molekularrak eta teknologia omikokoak garatu dira arrainetan parasito zoonotikoak detektatzeko, bistaratzeko, isolatzeko eta/edo identifiatzeko.

Arrantza-produktuetan parasito isolatuen identifikazio molekularra hobetu egin da PCR bidezko anplifikazio- eta sekuentziazio-metodoak aplikatzeari esker. Ikuspegi genetiko/molekular horiek (identifikazio mikroskopikoko teknikekin batera aplikatuta) identifikazio-metodo fidagarrienak dira gaur egun.

Suntsitzeko metodoak

Irizpenak, amaieran, honako gomendio hauek ematen ditu:

  • RASFFri arrantza-produktuetako parasitoen gainean egin beharreko jakinarazpenetan arrainaren jatorriari buruzko informazioa gehitzea, informazio hori dagoenean.
  • Eraldaketaren azterlan bat egitea sistema irekietan hazitako arrantza-espezieetako parasitoei buruzko datu-hutsuneak argitzeko.
  • Azterlan epidemiologiko erregularragoak egitea, bereziki izoztu behar ez diren arrain-espezieei buruz.
  • ISO metodoak erabiltzea arrantza-produktuetan parasitoak detektatzeko kontrol ofizialeko programetan.
  • Parasitoak ikusarazteko eta isolatzeko metodoak identifikazio-metodo molekularrekin osatzea, ahal den guztietan.
  • Honako alderdi hauek izatea ikerketaren eta garapenaren ardatz:
    • Detekzio-metodoetan: Denbora errealean detektatzeko sistema automatikoak hobetzea, detekzio molekularreko metodoak baliozkotzea eta teknologia omikoetan oinarritutako datu gehiago sortzea.
    • Inaktibazio-metodoetan: Anisakisari buruzko modelatze prediktiboko planteamenduak egitea, zestodoak eta trematodoak suntsitzeko tratamenduak garatzea, parasitoen infekzio-gaitasuna ebaluatzeko baheketa fenotipikoko metodoak garatzea, inaktibazioari buruzko azterlanetarako markatzaileak hautatzea eta banakako arrantza‑prestakinetarako inaktibazio-tratamenduak optimizatzea.

Gomendioak