Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta Biodibertsitate Fundazioak akuikulturari buruzko gida bat argitaratu dute, hedabideetako profesionalei laguntzeko akuikultura herritarrengana hurbiltzen.

Helburua eta norainokoa

Gida horrekin, kazetariek zifra eta daturik eguneratuenak izango dituzte ekoizpenari, kontsumoari, ohiko espezieei, establezimendu motei, enpleguari eta abarri buruz.

 

Halaber, argitalpenak erabiltzen diren haztegi motak azaltzen ditu, bai arrainenak, bai molusku eta algenak. Horrez gain, bakoitza hazteko prozesua xehetasun osoz azaltzen du eta akuikulturaren ingurumen-jasangarritasuna nabarmentzen du, zehazki, honako alderdi hauei dagokienez:

 

  1. Espezieen elikadura.
  2. Etxekotzea.
  3. Espezie exotikoak.
  4. Ihesen prebentzioa eta kudeaketa.
  5. Kokapenen hautaketa eta kudeaketa.
  6. Materia organikoa efluenteetan.
  7. Produktu terapeutikoen erabilera.
  8. Floran eta faunan dituen ondorioak.
  9. Hondakinen tratamendua eta aprobetxamendua.
  10. Jardunbide egokien ziurtagiriak eta kodeak.

Ohiko galderak

Gidak ohiko galderak jasotzen dituen atal bat dauka; bertan, herritarren interesekoak izan litezkeen galderei erantzuten zaie, hala nola produktu horien zaporea, animalien elikadura edo gaixotasunen tratamendua, elikadura-arriskuen presentzia (metalak edo anisakisa), arrain horien propietate nutrizionalak, etab.

Ikerketa

Bukatzeko, gidak kapitulu luze bat dauka akuikulturaren arloko ikerketari, garapenari eta berrikuntzari (I+G+B) buruz. Gainera, eranskin bat ere badauka, arlo horretako ikerketa-zentroen, I+G+B izenekoari loturiko organismoen, akuikulturari buruzko ikerketa-sareen eta akuikulturari buruzko ikasketak eskaintzen dituzten Espainiako unibertsitateen direktorio batekin. Zerrenda horretan sektoreko erakundeak eta elkarteak ere ageri dira, baita intereseko beste entitate batzuk ere.